Euskal Billera Elkartea

A A A

Javier Mª. Sada.

                XIX. mendetik Aurrera, Donostian, emakume bat aukeratzen zen bertako festetan emakume Donostiar guzien ordezkari izango zena. Gerora “Dama Imperial”  “Polla Real” edo “Bella Polla” deitzen zitzaion eta azkenik, “La Bella Easo/ Easo Ederra”.

                Mendearen hasieran zaindariaren jaiak baino lehentxeago aukeratzen zuten. Inauterietan parte hartzen zuen herriko gremio edo talde bakoitzak berea aurkezten zuten. Hauen guztien artetik aukeratzen zen Inauterietan buru izango zena. Euskal Billera elkartea sortu eta berehala, Mauricio Echanizen iniziatibaz, erakunde hionek hartu zuen hautaketa hau egiteko ardura, baina hala ere urte jakin batzuetan ez zen egiterik izan Donostiak jasan behar izan zituen hainbat arazo zirela eta: 1902tik 1904ra arte ez zen herri jairik ospatu, idi sokamuturrak debekatu izanagatik protesta gisa, Lehen Mundu Gerrakoan etab. ere ez.

                1928tik hona, haurren danborrada kaleratu zenean, ez zen eragozpenik izan Easo Ederraren hautaketa berreskuratzeko, honen “lan” nagusia Danborradaren buru izatea zelarik, segizioa itxiz zetorren karrozatik. Urte horretan Marujita Ayestaran Aukeratu zuten.

                Honelatsu izan zen 29. eta 30. Urteetan. Easo Ederra “hatzez” aukeratzen da. Baina 1931n hautaketa demokratizatzea erabaki zen, eta hautetsiak “Donostiako Festa guztietako Erregina” Behar zuela izan eta Euskal Billerakoa soilik. Arazo honetan hiri guztiak sartu behar du, eta Oinarri batzuk argitaratu zituzten, laburbilduz hauxe diotenak:

                “Argazkiak Fermín Calbetóngo 24 zenbakira bidali behar dira eta denda honetan hautatu guztien aurrean titulua zozkeketatuko da. Barruti bakoitzetik lau neskatila aurkeztuko dira eta barrutiak hauek dira: Jarana Auzoa; Muelle Auzoa, Brecharaino; merkatu auzoa eta Arrandegi Auzoa.

                Hauetako bat “Erregina” izango da eta gainerakoei eragozpenik ez badute, elkarteak datorren udaberrian ospatuko duen txekorketako buru izatea egokituko zaie. Aukeratua, Maria Luisa Aristimuño andereñoa izan zen, “Easo ederra 1931” bezala azaltzen dena.

                Jarraian Maria Egaña, Guadalupe Aldasoro…. Izan ziren, 1936an hautaketak bertan behera utzi ziren arte.

                Berrogehiko hamarkadaren hasieran Euskal Billeran ohikoa zen merezimenduz zegokion pertsona bati omenaldia eskaintzea urtero. 1943an Maurizio Echaniz izan zen berriz ere honako proposamen hau egin zuena: “Urtero pertsona bati omenaldia egitean, omenaldirik egiten ez diogun pertsona asko haserrarazten dugu. Zergati ez dugu gai hau alde batera uzten eta hiri osora ordezkatuko duen neskatila bat aukeratzen berriro?”

                Hauteskundea antolatu zen, argi utziz “jaiek iraunkortasuna eta duintasuna ematearren  hautatzen zela neskatila bat Easo Ederra ordezkatuko duena, ekitaldien buru izanik, baina ez da miss edo erregina lehiaketa hutsal horiekin nahastu behar hau. Hautatuari errespetu osoa zorko diogu, baina lehiaketarik gabe, libreki, bai hautatuarentzat eta bai baztertuentzat beti moral eskasia eragiten duen norgehiagokarik gabe”. Beraz hautaketa hatzez egin zen oraingoan ere, eta Lolita Guruzeta andereñoa aukeratu zuten.

                Jarraian, 1946an Gragoritxo Bontigui,  “Kiriko” marinelaren biloba izendatu zuten; 1947an Luisa Carril, familia arrantzalekoa jatorriz hau ere; 1949an Antoñita Carril… Eta jarraian Regina Martinez, Conchita Larrea, Maribi Moneo, Blanca Orube, Pili Martin, Maria Teresa Astrain, Beatriz Bianchi…

1964an, hautaketaz C.A.T. arduratu zenean, Euskal Billera alde batera gertatu zen hortik.

1901-2001 Euskal Billera elkartearen liburuko textuak.

JAVIER SADA-TOMAS HERNANDEZ

bella_easo-1924
bella_easo-1924
bella_easo-1929-1
bella_easo-1929-1
bella_easo-1929-2
bella_easo-1929-2
bella_easo-1932-1
bella_easo-1932-1
bella_easo-1932-3
bella_easo-1932-3
bella_easo-1945-1
bella_easo-1945-1
bella_easo-1945-2
bella_easo-1945-2
bella_easo-1945-3
bella_easo-1945-3
bella_easo-1945-4
bella_easo-1945-4
bella_easo-1949_AntonitaCarril
bella_easo-1949_AntonitaCarril
bella_easo-1950
bella_easo-1950
Previous Next Play Pause
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11